1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ingurumena
Berriak EHNE
AZKENAK INGURUMENA

Eusko Jaurlaritza tramitatzen ari den ‘Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialean’ topa daitezke zehaztutako eremuak

Diversos movimientos y colectivos han dado a conocer más de 70 ubicaciones para la implantación de las centrales eólicas definidas por el 'Plan Territorial Sectorial de Energías Renovables' que está tramitando el Gobierno Vasco. En el ámbito de la CAPV se está tramitando el citado plan y han comunicado que los planos de las ubicaciones seleccionadas para la construcción de centrales eólicas y huertos fotovoltaicos de gran escala se pueden consultar en esta dirección: https://www.euskadi.eus/proceso-para-la-elaboracion-del-plan-territorial-sectorial-de-las-energias-renovables-en-euskadi/web01-a2energi/es/

Askotariko herri mugimendu eta taldeek Eusko Jaurlaritza bideratzen ari den ‘Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak’ zehazten dituen zentral eolikoak ezartzeko 70 kokapen baino gehiagoren berri eman dute. Euskal Autonomia Erkidego mailan Jaurlaritza aipatu plana tramitatzen ari da eta herri mugimendu hauek zehaztu dute “eskala handiko zentral eolikoak eta baratze fotoboltaikoak eraikitzeko hautatutako kokapenen planoak ikusgai daudela https://www.euskadi.eus/euskadiko-energia-berriztagarrien-lurralde-plan-sektoriala-egiteko-prozesua/web01-a2energi/eu/ helbidean.

Plana onartzeko dokumentuaren idazketa enpresa kontsultora bati esleitu diote. Hala ere, salatu dute “desinformazioa orokorra” dela eta “Jaurlaritzak ez die udal kaltetu askori plan horren inguruan inongo informaziorik bidali”. Era berean, gaineratu dute, plan honetan ateratzen diren kokapenez gain, jada eraikita dauden zentralak (Elgea-Urkilla, Oiz, Badaia...) ez dituztela bertan sartu eta bestetik, kanpotik sustatzen ari diren beste enpresa batzuenak ere ez dituztela sartu (Labraza 1, Karakate, Sañu, Zamiño, Irimo, Ezkeltzu...).

EHNEtik ozen adierazi dugu parte hartzera gonbidatu gaituzte eremu guztietan ez dugula onartzen nekazaritzarako zein abeltzaintzarako egokiak diren lurrak artifizializatzerik. Uste dugu egon badaudela dagoeneko artifizializatuta dauden eremu asko, horrelako proiektuak ezar daitezkeenak. Dena den, gaineratu nahi dugu aipatu proiektu horiek eremu bakoitzera egokitu behar direla eta gizarte bezala kontzientzia hartu behar dugula, energiaren erabilera murriztu behar dugula. Dei berezia egin nahi diegu agintariei Euskal Herriko energia beharrak aztertu eta gure herrira egokitutako plana diseina dezaten, ezin gara multinazionalen esku gelditu.