1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ingurumena
Berriak EHNE
AZKENAK INGURUMENA

GuraSOSek ontzat jo du ikerketa hasi izana

  • Están investigando al Diputado de Sostenibilidad por un presunto delito contra el medio ambiente

Urriaren 16an jakinarazi zuen GuraSOSek Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasuneko diputatu eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) presidentea, Jose Ignacio Asensio, ikertzen ari direla ingurumenaren aurkako delitua egin duelakoan. Horrez gain dokumentuak faltsutu ote zituen ere ikertzen ari dira. Fiskaltzak salaketa jarri du ekainean GuraSOSek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren. Bertan Zubietako hondakinen balorizazio energetikoko plantan hondakin arriskutsuak sortu zirela 2022an jartzen du eta Eusko Jaurlaritzak ez du horretarako baimenik eman. Hondakin arriskutsu horiek ustez “ezkutatzeko” hondakin kode bat eta kontzeptu “oker” bat eman zitzaien, “modu kontzientean”. Hondakin horien zati bat Artaxoara (Nafarroa) bidali zituzten, Ecofert Sansoain SM enpresaren instalazioetara. Enpresa horretan, ordea, nekazaritzako ongarrietarako konpost lanak egiten dira eta horrelako hondakinik ezin dute kudeatu.

Aurretiko deklarazioak
Urriaren 6an deklaratu zuen Hipolito Bilbao Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuko Zerbitzuko arduradunak, ustez Zubietako erraustegian eragindako kutsadurari buruzko auzi batean. Antza denez, ingurumen teknikari hori arduratzen da kutsatzeko ahalmen handia duten instalazioen ingurumen txosten bateratuak baimentzez eta kontrolatzez. Prebarikazioa da egotzi dioten delitua eta ikertzeko eskatu dute ez ikusiarena egin ote zuen erraustegiko ezbetetze larri batzuen harira. Instrukzio epailearen galderei erantzuteaz gain, GuraSOSen, galderei erantzun zien.

Purga sistema
Antza denez, Zubietako erraustegian instalatu zuten baimendu gabeko purga sistema bat da salaketa jartzeko erabili den oinarria. GuraSOSek ontzat jo du ikerketa abiatu izana, baina uste du urtebeteko atzerapenarekin iritsi dela eta gaineratu, “atzerapen hori bateraezina” dela ingurumen defentsa eraginkorrarekin.

Sutea
Urriaren 3an arratsaldeko 18:00ak aldera hondakin pilaketa batetik kea ateratzen ari zela ohartu ziren. Erraustegiko segurtasun sistemek automatikoki ura botatzeari ekin zioten eta suhiltzaileak bertaratu bitartean horretan segitu zuen. GuraSOSen arabera bosgarren sutea da urriaren 3koa.


------
El 6 de octubre declaró Hipólito Bilbao Intxaurraga, responsable del Servicio de Prevención y Control Integrados de la Contaminación de la Viceconsejería de Medio Ambiente del Gobierno Vasco, en un litigio sobre la contaminación presuntamente provocada por la incineradora de Zubieta. Al parecer, Bilbao Intxaurraga es el encargado de autorizar y controlar los informes de medidas ambientales de instalaciones con alto potencial contaminante. El delito que se le imputa a Bilbao intxaurraga es el de prevaricación.