1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ingurumena
Berriak EHNE
AZKENAK INGURUMENA
Jendetza elkartu zen manifestazioan. Irudia: Santi Vaquero

Nafarroako EHNEk Nafarroako Energia Eraldatzen taldearekin bate gin du protestan

  • Buscan la fuerza de la unión ante la avalancha de macroproyectos de energías renovables

Maiatzaren 28an manifestazioa egin zuten Nafarroako Energia Eraldatzen plataformakoek, hau da, eguzki eta haize poligonoek kaltetutako Nafarroako herri eta elkarteek osatzen duten plataformakoek. Anue, Cedea de Itza, Oltza Zendea, Eguesibar, Erroibar, Estereibar, Etxauri, Ezkabarte, Txulapain, Leotz, Arriasgoiti, Odieta, Olaibar, Urbasa- Andia eta Izarbeibar herriek parte hartzen dute aipatu taldean: “Nafarroan burutu nahi diren energia berriztagarrien makroproiektu oldearen aurrean batasunaren indarra bilatzen dugun plataformez, koordinakundeez, elkarteez eta bestelako erakundez osatutako elkartea gara. Kezka sortzen digu trantsizio energetikoaren planifikazio ezak, hura bidezkoa eta solidario izatea nahi baitugu, horrela bizi garen ingurunea zaintzeko benetako helburuak bete baititzake eta, aldi berean, erabaki horiek eragiten dieten pertsonak erdigunean jartzea eskatzen dugu”.

“Oligopolioei amaiera”

Roberto Pascual plataformako bozeramaileak adierazi zuen, beharrezkoa dela “oligopolioei” amaiera ematea, izan ere, energiaren trantsizioa proposatzen baitute eta ez baitiote kontsumoaren murrizteari erreparatzen”. Era berean, Pascualek salatu zuen: “Klima eta energia krisiaren aitzakian, 100 megaproiektu baino gehiago daude aurreikusita, esate baterako, parke eolikoak, fotoboltaikoak, meategiak, makro granjak, goi tentsioko asre elektrikoen autobideak edo abiadura handiko tren lineak, egoera aprobetxatu nahi dutenak negozio berriak egiteko”. Horren guztiaren aurrean administrazioak jarrera pasiboa hartu duela adierazi dute eta honek haustura soziala ekarri duela bizi baldintzak, lurrak eta ingurumenak ere okerrera egin dutelako.