1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ingurumena
Berriak EHNE
AZKENAK INGURUMENA
Zubietako erraustegia

GHKko zuzendaria, SBE, teknologiaz arduratzen zen enpresa eta Boldrochi, ikertutako kubetaren instalazioan aritu zen taldea

GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez, Zubietako erraustegiaren ondoan dagoen Arkaitzerreka errekastoan izan zen isuria ikertzen ari den Donostiako 5. Intstrukzio Epaitegiak beste pauso bat gehiago eman du eta hainbat inputatu ditu: alde batetik, Cesar Gimeno Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioko (GHK) zuzendaria; bestetik, SBE (Steimuller Bakoc Enviroment) enpresa alemaniarra, eta Boldrochi multinazional italiarra. SBE enpresa isurketa gertatu zenean erraustegiaren teknologiaz arduratzen zen enpresa zen eta multinazional italiarra, berriz, ikertutako kubetaren instalazioan parte hartu zuen enpresa izan zen. Inputazio hauez gain, instrukzio epaileak isurketa gertatu zenean erraustegia zein egoeratan zegoen iker dadin agindu du. Era berean, hildako arrain eta aingiretan topatutako kloroalkano sustantzia toxikoaren jatorria zein izan zen ikertzeko ere agindu du. Azken pauso hauek instrukzio fasea beste sei hilabetez luza dezaketela zehaztu du GuraSOSek.

Bestetik, Guardia Zibilak egindako ikerketen arabera, arrainetan kloroalkano kopuru handiak zeuden, eta gaineratu dute oso toxikoak direla, izan ere, gizakiengan minbizia sor baitezakete. Baieztapen horri gaineratu diote, 2004az geroztik Europako Batasunean aipatu sustantzia hori debekatuta dagoela.

Bergaran, manifestazioa

“Apirilaren lehen astean Jaurlaritzak Valorgreene enpresari atea ireki zion Larramendin erraustegi bat jartzeko”, salatu zuten Larramendiko ahotsa elkarteko kideek.

Erraustegi horren eraikuntzaren aurka agertu dira Bergarako herritarrak eta hori adierazteko proiektuari alegazioak aurkezteaz gain, salaketak ere jarri dituzte, baita ekainaren 19an manifestazio jendetsua egin ere.