1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Nekazal politika
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZAL POLITIKA

Eusko Jaurlaritzak aparteko diru laguntzak emango ditu ustiategiei laguntzeko eta ekoizpen kostuen igoeraren ondorioz bizi dituzten zailtasunak arintzeko. 14,1 milioi euroko diru laguntzak aurreikusi ditu honako jardueretan aritzen direnentzako: behi azienda, ardiak, ahuntzak, haragitarako hegaztiak, hegazti erruleak, txerriak, untxiak, zaldiak, patata laboreak, erremolatxa laboreak, bazka-artoa, babarrun laboreak, txitxirio laboreak eta dilista laboreak.

Laguntzak ofizioz emango ditu, hau da, laguntza ez da eskatu beharko eta Jaurlaritzaren erregistroetan dauden datuetatik abiatuta esleituko dira. Bitarteko ELEKTRONIKOEN BIDEZ SOILIK kudeatuko da (ziurtagiri digitala behar da, BAKQ-, Izenpe edo antzekoak). (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/)
Jaurlaritzak egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) argitaratuko du, datozen 15 egun balioduneko epean (izan ere, atzo argitaratu baitzuen araua), ONURADUNAK IZAN DAITEZKEEN USTIATEGIEN TITULARREN BEHIN BEHINEKO ZERRENDA, BURU EDO HEKTAREA KOPURUEN ZERRENDA ETA "HIRUGARRENEN ERREGISTRO ELEKTRONIKOAN" ALTAN EMANDA DAUDEN EDO EZ. Hirugarrenen erregistro elektronikoan alta emanda egotea garrantzitsua da, horrela bermatuko baita diru laguntza jasoko dela. Bertan alta emanda ez dagoenak ondoko helbide honetan sartuta eman dezake alta (https://www.euskadi.eus/alta-modificacion-datos-terceros/web01-tramites/es/.
Onuradunek ZERRENDAN AGERTZEN BADIRA, 5 EGUNEKO EPEA izango dute, bakoitzaren bitarteko elektronikoen bidez DIRU LAGUNTZAK ONARTZEKO EDO EZEZTATZEKO.

Esnetarako behiak: 10 buru baino gehiago
Haragitarako behiak: 5 buru baino gehiago
Gizentzeko behiak: 5 buru baino gehiago
Ardiak: 50 buru ugaltzaile baino gehiago
Ahuntzak: 40 buru ugaltzaile baino gehiago
Txerri ugaltzaileak: 50 eme ugaltzaile baino gehiago
Gizentzeko txerriak: 100 buru baino gehiago
Oilo erruleak: 750 baino gehiago
Gizentzeko oilaskoak: 1000 baino gehiago
Untxiak: 100 eme ugaltzaile baino gehiago
Zaldiak: 12 hilabete baino gehiago dituzten 20 buru baino gehiago
Patata edo/eta erremolatxa: gutxienez 2 hektarea patata edo/eta erremolatxa
Arto-bazka: gutxienez hektarea bat
Babarruna, txitxirioa eta dilista: lekadun hauen hektarea bat gutxienez deklaratu izana

Beraz, adi datozen egunetan, araua indarrean sartu eta zerrendak publikatu bezain pronto, zuen izenak bertan agertzen diren edo ez begiratu, ondoren diru laguntza onartu edo ezeztatu ahal izateko.

Informazio gehiago araua publikatzen denean emango dugu.