Europako Parlamentuak oniritzia eman zion Natura Berrezartzeko Legeari: aldeko 336 boto; kontrako 300 boto eta 13 abstentzio. Eurodiputatuek babestu egin dute 2030erako berrezarpen-neurriak martxan jartzeko Batzordearen proposamena; gutxienez EBko lehorreko eta itsasoko eremu guztien %20 lehengoratu behar dira. Parlamentuak adierazi duenez, Batzordeak elikagaien segurtasuna epe luzera bermatzeko beharrezkoak diren baldintzei buruzko datuak jasotzen dituenean, eta estatu kideek habitat mota bakoitzerako leheneratze helburuak lortzeko berreskuratu behar den eremua kuantifikatzen dutenean, soilik aplikatu da legea. Ezohiko ondorio sozioekonomikoak emango balira, helburuak atzeratzeko aukera ere planteatzen du.
COAGek zalantzan jarri du lege proposamenaren edukia:
- Edukia lausoa eta zehaztasunik gabea da. Ez du zehazten nekazaritza sektoreari nolako laguntzak emango zaizkion neurri horiek burutzeko.
- Bidegabea eta hipokrita da. Egungo NPBren irizpideek eta EBk hirugarren herrialdeekin dituen merkataritza libreko akordioek ez dute bermatzen benetako trantsizio berderik, nekazari eta abeltzainek ez baitute behar besteko laguntzarik jasotzen egokitu ahal izateko.
- Ez die erantzuten Europan gehiengoa duen nekazaritzako gizarte eta lan ereduaren beharrei.
- Ez da kaltetuen laguntzarik izan, eta karga burokratikoa handitu egin da.
- Azkenik, kaltetutako ekosistemak lehengoratzea garrantzitsua bada ere, Europar Batasunak zaindu beharreko lurrazalaren eta itsasoaren ehunekoetan oinarritutako ikuspegia saihestu behar du.