1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Nekazal politika
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZAL POLITIKA

Aurten Eskaera Bakarra otsailaren 8tik apirilaren 30era bitatean aurkeztu ahalko da. Hala ere, dinamika desberdina izango da. Izan ere, Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan ez da txandarik hartu beharko. Teknikariek aurrez lur aitorpena aztertuko dute eta ondoren hots egingo diote onuradun bakoitzari egokia iruditzen zaion, aldaketak egin nahi dituen edo ez konfirmatzeko, baita gero sinatzera joateko ere. Ohartarazi dute norbaitek deirik jasotzen ez badu, berak hots egin beharko duela bulegora. Eskaera Bakarraren baitan Oinarrizko Ordainketa; Ordainketa Berdea; Eskaera bakarra egiteko garaia da Nekazari Gazteen Ordainketa eta Abeltzaintzari Lotutako diru laguntzak eskatzen dira. Horrez gain, Nekazaritza Ekologikorako diru laguntzak, ICMak eta Agroanbientalak ere eskatzeko aukera egongo dela adierazi dute.

Gogoratu, aurten lehen aldiz, Eskaera Bakarrean aitortutako lurren monitorizazioa egingo dutela. Hau da, lur horiei bost egunetik behin satelite bidez argazkiak aterako dizkiete. Horregatik aurten, ArgazkiPAC aplikazioa erabiltzeko gakoa eta erabiltzaile izena emango dituzte Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan.