Sagar kopuru handia erortzen ari dela adierazi dute, azkenaldian gertatzen ari diren haizeteengatik
Sagarraren heldutasuna, almidoiaren erregresioari begiratuta, iazkoa baino aurreratuago datorrela adierazi dute Sagarlan & Arbuseko kideek urtero irailaren bigarren hamabostaldian egin ohi duten sagarraren txostenean.
Goikoetxe mota kenduta aurreratuen datozen sagar motak honakoak dira: Patzolua, Mozolua, Gezamina, Urtebi Txiki, Aritza eta Urdin. Atzeratuen datozenak, berriz, Errezila, Moko eta Udare Marroia dira.
Heldutasuna aurreatuago datorren arren, azukre maila baxuagoa izango dela gaineratu dute: “Azukre maila aztertuz, aurtengo urteak, bateaz beste 10,6 Brix ditu, aurreko urtean baino 1,2 puntu baxuagoa da eta 2021 urtean bezalakoa. Barnealdeko sagastietan datu hau altuagoa da”, zehaztu dute Sagarlan & Arbuseko kideek.
Haizeteak
Bestetik, azkenaldian ematen ari diren haizeteek sagar kopuru handia bota dutela ohartarazi dute Sagarlan & Arbuseko kideek: “Erorketa hau Txalaka, Mozolua eta Gezamina barietateetan nabarmena izaten ari da”.