1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Berriak EHNE
AZKENAK HERRIA

LEHEN SEKTOREA LEHENETSI / PRIORIZAR EL SECTOR PRIMARIO

Euskadiko eta Nafarroako sindikatuek (EHNE-Gipuzkoak, EHNE-Nafarroak, ENBA-Bizkaiak, ENBA-Gipuzkoak eta UAGAk) manifestaziorako deia egin dute martxoaren 19rako Gasteizen. LEHEN SEKTOREA LEHENETSI lelopean, mobilizazioaren helburua gure lurraldean gehiengoa den familia-nekazaritza babestea izango da. Eta Madrilgo Gobernuari exijitu, behingoz, sektoreari entzun diezaion eta nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiek etorkizun egonkorra eta duinak izateko beharrezko neurriak ezar ditzan.

Munduko Landaguneak Gasteizen antolatu duen Familia Nekazaritzaren VIII. Mundu Konferentzia dela eta, nekazarien eta abeltzainen ahotsa entzutea nahi dugu.

Hau dela eta, traktorada Gasteizko Europa Jauregiaren aurrean hasiko da. Bertan, familia-nekazaritzaren aldeko manifestu bat irakurriko da. Handik, Gobernuak EAEn duen ordezkariordetzara abiatuko da. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako sindikatuek aldarrikapenak jaso dituen dokumentu bat emango diote, Gobernuaren ordezkari berriari, Marisol Garmendiari.

Aurreikusitako ordutegia

  • 30 h. Traktoreen kontzentrazioa Forondako atean, eskuineko erreian, Gasteiz etorbiderantz irteteko.
  • 10:00etan Kontzentrazioa Europa Jauregiaren aurrean eta familia nekazaritzaren aldeko manifestu baten irakurketa.
  • 10:15 manifestazioaren irteera, oinez zein traktorez, Gobernuaren Ordezkaritzara (Frai Francisco pasealekua, 17)
  • 11:30ean Kontzentrazioa Gobernuko Ordezkaritzan.
  • 12:30ean Aldarrikapenen irakurtzea eta, ondoren, Ordezkaritzan erregistratzea.

Komunikabideak: adierazpenak eskainiko dira goizeko 10:00etan, Europa Jauregiaren aurrean, eta 12:30ean, Ordezkaritzan.

PROGRAMA: PRO.pdf