Eskerrak eman behar dizkizuegu Ardatza osatzen dugun guztion partetik, IX. urtez jarraian, lehen sektorearekin zerikusia duten argazkiak bidaltzen jarraitzen baituzue. Asko izan dira parte hartu dutenak. Hamaika argazki saria merezi dutenak, baina horien guztien artean hirurentzako soilik daude sariak.
Pasa den maiatzaren 18an Gipuzkoako Ehiza Kontseilua egin zen. Urtero bezala Gipuzkoako EHNEko ordezkariek bertan parte hartu zuten, Gipuzkoako Ehiza Federazioarekin, Enba nekazal sindikatuarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin batera. Bilerara joan aurretik Gipuzkoako EHNEk Ehiza hitzarmenean agertzen diren kalteordainen balorazioaren eguneraketei buruzko txostena igorri zuen Aldundira gainerako partehartzaileekin landutako informazio hori konpartitzeko bilerara joaterako. Laburbilduz, arto sailetan kalteak jasaten direnean kiloko egiten den balorazioa 0,053ra igotzeko eskatzen da (orain 0,025 euroan dago), baita sega belardien kasuan 0,12 euro metro koadroko (orain 0,1 euroan dago).
2021a sistema berrira egokitzeko urtea da eta diru laguntzak martxan jarri ditu Gipuzkoako Aldundiak
TicketBAI fakturazio sistema gelditzeko etorri da. 2021a egokitzeko urtea izango den arren, 2022tik aurrera derrigorrezkoa izango da jarduera ekonomikoa duen edonorentzat, baita baserritarrontzat ere.
La Vía Campesina ha publicado el informe anual de 2020: “Ha sido uno de los años más desafiantes del último medio siglo. Nadie predijo que,(...), el mundo se iba a enfrentar a una pandemia que detendría la vida tal cual la conocíamos. (...) Más de 80 millones de personas infectadas y casi 2 millones de fallecidas.
OINARRIAK:
Formatua:
Era digitalean zuri beltzean nahiz koloretan hartutako irudiak. Gutxieneko tamaina 1.200x800 pixel (10x15cm). Argazkiari ezin izango zaizkio elementuak gehitu, ez dira argazki muntaiak onartuko.
Urtetik urtera gaztandegien kopuruak apalki gora egiten duen arren, gazta kilo kopuruak beheranzko joera hartu du 2020an
Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztaren XXVII mozketa ekitaldia Oiangu parkean egitekoak ziren apirilaren 7an. Izan ere, Pazko asteko asteazkena baliatu izan baita azken urtetan Artzai Eguna egin eta bertan Idiazabal Jatorri Izendapeneko gazta berria aurkezteko, baina aurten ere Covid-19aren pandemiaren eraginez ertan behera utzi dute. Dena den, aurrerago egingo dutela adierazi dute antolatzaileek. Gazta Berriaren aurkezpenean gazta mozketa Jakitea elkarteak egingo duela aurreikusi dute, baita era berean ere, Joxe Mari Ustarroz omentzea, izan ere, hamazazpi urte igaro baititu Ustarrozek Idiazabal Jatorri Izendapeneko presidente bezala eta aurten utzi du kargua. Bestetik, Erregulartasunaren saria emango du Jatorri Izendapenak eta aurten sariak Idiazabala joan dira: Ander Barandiaranek (Gaztañaditxulo gaztandegia) eta Abel Goiburuk (Goiburu gaztandegia) lortu dute garaikurra.